Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002722
Irabazteko asmorik gabeko elkarteek edo fundazioek inoren konturako langileak izan ditzakete eta, aldi berean, profesionalen zerbitzuak kontrata ditzakete; beraz, ATXIKIPENAK egitera behartutako subjektu pasiboak dira.
Bestalde, 4/2019 Foru Arauko zerga-araubide berezia hautatzen duten erakundeek, haiek jasotzen dituzten errenta salbuetsiei dagokienez, errenta horiek ez dira atxikipenari eta konturako diru-sarrerari lotuta egongo (finantza-erakundeetatik eta errentariengatik jasotakoak); horretarako, baina, egiaztatu beharko dute atxikipena egiteko betebeharretik salbuetsita daudela. Hori egiaztatzeko, Zerga Zentsuen Atalak emandako ziurtagiri bat aurkeztu behar dute, eta bertan jaso behar da erakundeak komunikatu duela Irabazizkoak ez diren erakundeen 4/2019 Foru Arauko zerga-araubide berezia aplikatuko duela eta ez diola araubide horri uko egin.
Ziurtagiriaren indarraldia jaso behar da bertan; indarraldi hori ziurtagiria egiten denean hasi, eta indarrean dagoen zergaldia amaitzean bukatuko da. Horrenbestez, urtero eskatu behar da.
4/2019 Foru Arauko 14. artikulua (121 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.