www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002721
Irabazteko asmorik gabeko elkarteak, zein betebeharrak bete behar dituzte BEZan?
Zergapeko jarduera guztiengatiko aitorpena aurkeztu behar dute, araubide orokorrean, 303 eredua erabiliz.
Ez dute BEZik erasango jarduera salbuetsiak direla eta; beraz, ezin dute jasandako BEZa deduzitu, eta ez dute aitorpenik aurkeztu beharko jarduera salbuetsiongatik. Jarduerok 7/1994 Foru Arauko 20.1 artikuluan zehazten dira.
- Gizarte-izaera duten erakundeek edo establezimenduek izaera hori aitortzea eskatu behar dute, eta, horretarako, idazki bat bidali behar diote Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko buruari, non adierazi behar duten BEZari buruzko Foru Arauko 20.3 artikuluko baldintzak betetzen dituztela, eta, ondorioz, honako salbuespen hauek aplika ditzaketela:
- Salbuespen sozialak, kulturalak, gizarte-izaerako erakunde edo establezimendu pribatuak egindakoak (liburutegiak, dokumentazio-artxiboak eta zentroak; museo, arte areto, pinakoteka, monumentu, toki historiko, lorategi botaniko, parke zoologiko, parke natural eta antzeko ezaugarriak dituzten gune natural babestuetarako bisitaldiak; antzerki, musika, koreografia, ikus-entzunezko eta zinema emanaldiak, eta erakusketa eta antzeko agerraldien antolaketa).
- Gizarte-izaerako erakunde edo establezimendu pribatuek emandako gizarte-urgazpeneko zerbitzuak (nagusien urgazpena; minusbaliodunen bat duten pertsonentzako hezkuntza berezia eta urgazpena; gutxiengo etnikoen urgazpena; errefuxiatu eta asilatuen urgazpena; igaroleen urgazpena; hainbanatu gabeko familia-kargak dituzten pertsonen urgazpena; erkidego eta familiarentzako gizarte-ekintza; espetxeratu ohien urgazpena; delinkuentziaren aurre-arreta eta delitugileen birgizarteratzea; alkohol-zale eta toxikomanoen urgazpena eta garapenerako lankidetza —horrelakotzat joko dira GKEek egindakoak—, eta, azkenik, kirola edo hezkuntza fisikoa egiten duten pertsona fisikoei emandako zerbitzuak).Irabazteko asmorik gabeko erakundeek zenbait jarduera egiteko salbuespena eskatu behar diote Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko buruari, hain zuzen ere, honako hauek egiteko:
- Soilik helburu politiko, sindikal, erlijioso, patriotiko, filantropiko edo zibikoak dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek, izaera hori legez aitortuta dutenek euren kideentzat zuzenean burutzen dituzten zerbitzuak eta zerbitzuon osagarri diren ondasun-emateak, baldin eta halako eragiketen onuradunek erakundeoi ematen dizkieten kontraprestazio bakarrak estatutuetan ezarrita dauden kotizazioak badira.
- Funtsean Zergari loturik ez dagoen edo hartatik salbuetsirik dagoen jarduera bat egiten duten pertsonek soilik eraturiko batasun, elkartze edo entitate autonomiadunek —interes ekonomikodun elkartzeek barne— beren kideei zuzenean ematen dizkieten zerbitzuak, honako baldintza hauek betetzen direnean:
- Zerbitzu horiek aipatutako jardueran soilik eta era zuzenean erabil daitezela eta jarduera egiteko beharrezkoak izan daitezela.
- Kideek batera egiten dituzten gastuetarik dagokien zatia itzultzea besterik ez dezatela egin.
- Subjektu pasiboek salbuespenen onura izateko duten eskubidea aurretiaz onar dadila, arau bidez xedatzen den eran.
Zergapeko jarduerak eta jarduera salbuetsiak batera egiten badira, lainaren erregela aplikatuko da, eta zergapeko jarduerengatik jasandako kuotak deduzitu ahal izango dira.
BEZko 7/1994 Foru Arauaren 20 artikulua(827 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli