Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002714
EJZn salbuetsita egongo dira gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazteko asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek minusbaliatuen hezkuntza, heziketa, birgaitze eta tutoretzarako egiten dituzte jarduera pedagogikoak, zientifikoak, laguntzakoak eta enplegukoak, nahiz eta tailer horietan ekoitzitako produktuak helburu horietarako saldu, baldin eta salmentetan lortutako kopuru osoa lehengaiak erosteko edo establezimenduari eusteko bakarrik erabiltzen bada, partikularrentzako edo hirugarren pertsonentzako inolako erabilgarritasunik sortu gabe. Nolanahi ere, salbuespen hori aurretik eskatu behar da; beraz, elkarte eta fundazio horiek bai aurkeztu behar dute alta emateko aitorpena.
Horrelako erakundeak Ekonomia Jardueren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira ia beti (lehenengo bi ekitaldietan, jarduera hasi dutelako, edo, edozelan ere, haien eragiketa-bolumena 2.000.000 € baino txikiagoa delako); hori dela-eta, zentsu-aitorpenerako 036 ereduko 3. eranskina erabiliz emango dute alta EJZn. Haien eragiketa-bolumena 2 milioi eurotik gorakoa dela-eta tributatu egin behar badute, 840 eredua erabiliz aurkeztu beharko dute altarako aitorpena, eta bertan eskatu beharko dute irabazteko asmorik gabeko elkartea izateagatik dagokien salbuespena.
EJZko Foru Decretu Arau-Emailearen 5 aruikulua (59,8 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.