Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002711
Irabazizkoak ez diren erakundeak dira jasotzen dituzten baliabideak erabiltzaileentzako ondasun eta zerbitzu bihurtzeko jarduerak egiten dituzten erakunde publikoak edo pribatuak. Hau da, herri-administrazioak egin ohi zituen interes orokorreko jarduerak ordezkatzen dituzten erakundeak dira; beraz, erakundeok ez dute inoiz irazteko asmorik izango.
Tributuak direla eta, elkarte mota bi bereizten ditugu:
Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, erakunde horrek bete egin behar ditu elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 32. artikuluan ezartzen diren baldintzak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari dagokio elkarte bat erakunde onura publikokotzat jotzeko eskumena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.