www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002679

Nortzuek aurkeztu behar dute 196 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

196 eredua erabili behar da mota guztietako finantza-erakundeetako kontuetatik (finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) sortutako kontraprestazioaren bidez lortu diren kapital higigarriaren etekinen eta errenten gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko.

  • Nortzuek aurkeztu behar duten: 126 ereduan aitorpenak egin behar izan dituztenak.
  • Aurkezteko epea: aitorpena zein urtekoa den, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.
  • Eredua onetsi duen araua: Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2210/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa. Honen bidez, 196 eredua onesten da, denetariko finantza erakundeetako (finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) kontuen kontraprestazioaren bitartez lortzen diren kapital higigarriaren etekinei eta errentei aplikatzen zaizkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko erabili behar dena.
  • Aurkezteko modua: Editran-en bidez nahitaezkoa da diru-bilketan laguntzen duten erakundeentzat, martxoaren 18ko 36/1997 Foru Dekretuaren zazpigarren artikuluaren arabera (36/1997 Foru Dekretua, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen edo partaidetzen kudeatzaileak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei, planei, pentsio-funtsei, sistema alternatiboei eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei lotuak), aipatutako erakunde laguntzaileek bazkide babesle, sustatzaile edo kudeatzaile gisa jarduten dutenean. Gainerako zergadunentzat modalitate hau borondatezkoa izango da; beraz, modalitate hau erabiltzen ez bada, eredua ereduaren karatularekin eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarri batekin aurkeztuko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali