www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002678

Nortzuek aurkeztu behar dute 188 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

188 ereduan aitortu behar dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren ziozko atxikipenak eta konturako sarrerak. Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik lortu diren kapital higigarriaren etekinak edo errentak. Hartzaileen izenen zerrenda.

  • Nortzuek aurkeztu behar duten: atxikitzaileek eta konturako sarrerak egin behar dituztenek, baldin eta kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik lortu diren kapital higigarriaren etekinak edo errentak ordaintzen badituzte.
  • Aurkezteko epea: aitortzen den ekitaldiaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra arte, PFEZari buruzko Araudia onesten duen 47/2014 Foru Dekretuaren 106.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurkezpena telematikoa baino ez da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali