www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002676

Nortzuek aurkeztu behar dute 128 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Garrantzizkoa: NAHITAEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA

128 eredua erabili behar da kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa egiteko, baldin eta errenta eta etekin horiek kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik ateratzen badira.

Nortzuek aurkeztu behar duten: atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten persona juridiko eta gainerako erakundeek (zehazki aseguru-erakundeak), administrazio publikoak barne, baldin eta goian aipatutako errentak edo etekinak ordaintzen badituzte.

Aurkezteko epea:

  • Enpresa handientzat: hilean behin. Hilaren lehenengo hogeita bost egun naturaletan, aurreko hilean egin behar izan diren atxikipen eta konturako sarrerak aitortzeko, uztailekoak izan ezik, uztailekoen aitorpena abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean aurkeztuko baita.
  • Gainerakoentzat: hiru hilean behin. Apirileko, uztaileko, urriko eta urtarrileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan. Aipatutako hiletako bakoitzari aurreko hiruhilekoan egindako atxikipenak aitortuko dira.
  • 2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko lekua: aurkezpen telematikoa, nahiz eta negatiboa izan.
.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali