www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002675

Nortzuek aurkeztu behar dute 126 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Garrantzizkoa:NAHITAEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA

126 eredua erabili behar da kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak aitortzeko, errenta eta etekin horiek mota guztietako finantza-erakundeetako kontuetatik lortzen badira, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne.

Nortzuek aurkeztu behar duten: atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten persona juridiko eta gainerako erakundeek (zehazki bankuak eta finantza-erakundeak), administrazio publikoak barne, baldin eta goian aipatutako errentak edo etekinak ordaintzen badituzte.

Aurkezteko epea:

  • Enpresa handientzat: hilean behin. Otsailetik hasi eta hurrengo ekitaldiko urtarrilera arte, hil bakoitzaren 1etik 25era bitartean. Aitorpeneko bakoitzari aurreko hilean egindako atxikipenak aitortuko dira, uztaileko atxikipenak izan ezik; horien epea irailaren 10era arte luza daiteke.
  • Gainerakoentzat: hiru hilean behin. Apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean, hilaren 1etik 25era bitartean. Aipatutako hiletako bakoitzari aurreko hiruhilekoan egindako atxikipenak aitortuko dira.
  • 2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko lekua: Aurkezpen telematikoa, nahiz eta negatiboa izan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali