Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002674
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
124 eredua erabili behar da besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen adierazgarri diren edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo bihurtzetik sortu diren kapital higigarriaren etekinen eta errenten gainean egindako atxikipen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa egiteko.
Nortzuek aurkeztu behar duten: atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten persona juridiko eta gainerako erakundeek, administrazio publikoak barne, baldin eta goian aipatutako errentak edo etekinak ordaintzen badituzte.
Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko lekua: Aurkezpen telematikoa, nahiz eta negatiboa izan
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.