Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002673
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
123 eredua erabili behar da kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa egiteko.
Eredu honetan egingo da, arau orokor gisa, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa, baldin eta atxikipen edo konturako sarrera horiek 124, 126 edo 128 ereduetan aitortu behar ez badira.
Nortzuek aurkeztu behar duten: kapital higigarriaren etekinak ordaindu dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, etekin horien gaineko atxikipena egin behar bada, PFEZaren zioz, goian aipatutako kontzeptuengatik.
Aurkezteko epea:
Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko lekua: Aurkezpen telematikoa, nahiz eta negatiboa izan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.