www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002672

Nortzuek aurkeztu behar dute 117 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

117 eredua erabili behar da PFEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) ziozko atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa egiteko.

Nortzuek aurkeztu behar duten: atxikitzaileek eta konturako sarrerak egin behar dituztenek, talde inbertsioko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen eskualdaketaren edo errenboltsoaren bidez lortutako errentak edo ondare irabaziak ordaintzen badituzte.

Aurkezteko epea:

  • Enpresa handientzat: hilean behin. Otsailetik hasi eta hurrengo ekitaldiko urtarrilera arte, hil bakoitzaren 1etik 25era bitartean. Aitorpeneko bakoitzari aurreko hilean egindako atxikipenak aitortuko dira, uztaileko atxikipenak izan ezik; horien epea irailaren 25era arte luza daiteke.
  • Gainerakoentzat: hiru hilean behin. Apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean, hilaren 1etik 25era bitartean. Aipatutako hiletako bakoitzari aurreko hiruhilekoan egindako atxikipenak aitortuko dira.
  • 2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Aurkezpen-modalitatea: telematikoa soilik


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali