www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002671

Nork aurkeztu behar du 115 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Konturako sarreren eta atxikipenen aitorpen-likidazioari buruzko 115 eredua da, higiezinen kapitalaren errendimenduei dagokiena.

Nahitaez aurkeztu behar dutenak: Atxikitzaileak eta konturako sarrera nahitaez egin behar dutenak, PFEZ edo SZen subjektu pasiboei hiriko ondasun higiezinen errentamendutik datozen etekinak ordaindu dizkietenak.

Aurkezteko epea:

  • Enpresa handientzat: Hileko aurkezpena. Hurrengo ekitaldiko otsailetik urtarrilera arteko hileetako 1 eta 25. egunen arteko epean. Aitorpena egiteko hile bakoitzaren aurreko hilean eginiko atxikipenen aitorpena egingo da, uztaileko atxikipenetan izan ezik: irailaren 25era arte luza daiteke epea. 2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.
  • Gainerakoan: Hiruhileko aurkezpena. Apiril, uztail, urri eta urtarrileko 1etik 25era arte. Hile horietako bakoitzaren aurreko hiruhilekoan eginiko atxikipenen aitorpena egingo da. 2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Aurkezpen-modalitatea: telematikoa soilik

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

115 eta 180 ereduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali