www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002670

Nork aurkeztu behar du 180 eredua eta zein da aurkezteko epea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

180 eredua konturako atxikipenen eta sarreren urteko laburpena egiteko erabiltzen da hiriko higiezinen errendamendutik datozen etekinen gainean.

  • Nahitaez aurkeztu behar dutenak: Aitorpenak 115 ereduan aurkeztu behar izan dutenak.
  • Aurkezteko epea: PFEZen Arautegia onetsi duen 47/2014 Foru Dekretuaren 106.2. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz aitorpena egiten deneko ekitaldiaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra.
  • Aurkezpen-modalitatea: telematikoa soilik
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

115 eta 180 ereduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali