www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002652

Zein dira atxikipen portzentajea eta oinarria ekonomi jardueren errentetan?



Honela kalkulatzen da atxikipenaren oinarria:

Jardueraren arabera:

  1. Lanbide jarduerak: Ordaindutako sarrera osoak.
  2. Nekazaritza edo abeltzaintzako jarduerak: Ordaindutako sarrera osoak, ohiko diru-laguntzak eta kapitalekoak eta kalte-ordainak izan ezik.
  3. Basoko jarduerak: Ordaindutako sarrera osoak, ohiko diru-laguntzak eta kapitalekoak eta kalte-ordainak izan ezik.

    Ez dira aplikatzen integrazio koefizienteak.

    Adibidez: persona batek duela 30 urtetik zuen mendi bat moztu eta 100.000 €jasotzen ditu. PFEZri dagokionez, GEI aukeratu badu, % 65ean sartuko da, birpopulatu ez badu, eta errendimendu irregularra denez (5 urte baino gehiagotan sortua), % 50ean, eta, beraz, PFEZaren aitorpenean 32.500 euroko etekin garbia izango du. Aldiz, zur-enpresak zenbateko gordinaren % 2 atxiki beharko dio: % 2 x 100.000 €= 2.000 €

* Konturako sarrerak: Gauzaz eginiko ordainketaen balorazioa (47/2014 Foru Dekretuaren 103. artikulua (421 KB)): merkatuko balioa.

Lanbide jarduerak Atxikipen portzentajea
  1. Oro har: %15a.
  2. Jarduerako hasiera Hasierako epealdian eta hurrengo bietan: %7a
Nekazaritza,basoko edo abeltzaintzako jarduerak
  • Orokorra: %2a
  • Txerriak loditzea eta hegazti-hazkuntza:: %1a
  • Basoko jarduerak: %2a
%7ko zerga murriztua aplikatzeko kasuak:
  • Oro har:
    • Lanbide jarduerak egiten hasten diren zergadunak (betiere lanbide jarduerarik egin ez badute jarduerak hasi aurreko urtean).
    • Ordaintzaileari izenpeturiko jakinarazpenaren bidez; ordaintzaileak atxiki beharko du jakinarazpena.
    • Hasierako epealdian eta hurrengo bietan.
  • Bereziki:
    • Tabacalera, S.A.ko ordezkari bermatuak; udal zerga-biltzaileak; merkataritzako kolaboratzaileen edo azpiagenteen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru agenteak eta aseguru artezkariak; eta Estatuko Loteria eta Apustuak enpresa erakunde publikoko ordezkari komertzialak.
    • Apirilaren 30eko 1/1991 Foru Dekretu Arauemaileak aplikatzeko jarraibideekin batera onartutako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako bigarren sailataleko 851, 852, 853, 861, 862, 864 eta 869 taldeetan eta hirugarren sailataleko 01, 02, 03 eta 05 taldeetan sartutako jarduerak garatzen dituzten zergadunak; edo jarduera profesional horren kontraprestazioa zerbitzu-prestazio baten ondoriozkoa bada, zeina bere izaeragatik eta besteren kontura eginez gero sartuta geratuko bailitzateke lan-harreman berezi honen aplikazio-eremuan: arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan eta musika-arteetan lan egiten duten artisten eta jarduera hori garatzeko beharrezkoak diren jarduera teknikoak edo laguntzekoak egiten dituzten pertsonen artekoan. Betiere, letra honetan ezarritako kasuetako edozeinetan, beharrezkoa izango da aurreko ekitaldiari dagozkion halako jarduera ekonomiko guztien etekin osoen bolumena 15.000 eurotik beherakoa izatea eta zergadunak ekitaldi horretan jarduera ekonomikoetan lortutako etekin osoak eta haren lanaren etekin osoak batera ehuneko 75 baino gehiago izatea.
    • Atxikipen-tasa hau aplikatzeko, zergadunek inguruabar horien berri eman beharko diote etekinen ordaintzaileari, eta ordaintzaileak gorde egin beharko du jakinarazpena, behar bezala sinatuta.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomikoen etekinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali