www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002649

Zein da higigarrien kapitaleko errentaren atxikipenaren oinarria?



Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipeneko eta konturako sarrerako portzentajea 100eko 19 izango da. Portzentaje hori 100eko 15a izango da jabetzaintelektualetik datozen kapital higigarriaren etekinetarako, zergaduna egileaez denean.eta % 24koa irudi-eskubidearen etekinen kasuan.

Hauexek dira higigarrien errentaren atxikipenaren oinarria (92. artikulua Foru Dekretua 47/2014 (437 KB)

  1. Oro har:
    • Exijitzekoa den edo ordaindu den kontraprestazioa.
    • Ez da inola ere kontuan hartuko Zergari buruzko Foru Arauko 25. artikuluko 9. paragrafoan ezartzen den salbuespena (1.500 €).
  2. Berezikir:
    1. Finantza aktiboak:

      Amortizazioa, itzulketa edo eskualdaketa: Amortizazio, itzulketa edo eskualdaketaren balioaren (gastu osagarriak gutxitu barik) eta eskuraketa- edo harpidetza-balioaren arteko diferentzia positiboa (eskuraketaren egiaztapenaren arabera).

    2. Aseguru kontratuak eta bizi arteko errentak eta kausatzat kapitalaren ezarpena duten aldi baterako beste batzuk: Jasotzailearen zerga oinarrian integratu beharreko zenbatekoa.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali