saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002648

Zeintzuk dira salbuespenak kapital higigarrien etekinak atxikipenak egiteko?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga

47/2014 Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena

82. artikulua. Atxikipenak edo konturako sarrerak egiteko betebeharraren salbuespenak Honako errenta hauek ez daude atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharrari loturik:

  1. Salbuetsitako errentak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 25. zenbakian ezartzen dena izan ezik, eta joan-etorrietarako gastuetarako eta ohiko mantenu eta egonaldi gastuetarako dietak eta kopuruak, kargapean ez daudenak.
  2. Espainiako Bankuak jaulkitako baloreen etekinak, baldin eta diru-merkatuko esku hartzea arautzeko tresna badira, eta Altxorreko Letren etekinak.

    Hala ere, kreditu-etxeek eta gainerako finantza-erakundeek beren bezeroekin Altxorraren letren gaineko eragiketetan oinarritutako kontuen kontratuak egiten badituzte, kreditu-etxe eta gainerako finantza-erakundeok atxikipena egin beharko dute kontu horien titularrek lortutako etekinak direla eta.

  3. Obligazioak akzio bihurtzeagatiko primak.
  4. Egoitza Espainian duten finantza-establezimenduek eta kreditu-etxeen atzerriko establezimendu iraunkorrek ordaindutako atzerriko kontuen etekinak.
  5. Entitateak banatzen dituen dibidenduak eta mozkin partaidetzak, baldin eta horiek sortu diren zergaldietan entitate banatzaileak ondare-sozietateen araubidean ordaindu baditu zergak.
  6. Etekin esplizituko finantza-aktiboen eskualdaketa edo itzulketatik datozen etekinak, honako betekizun hauek betetzen badituzte:
    1. Kontuko oharpenen bitartez adierazita egotea.
    2. Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofizial batean negoziatzea.

      Finantza-aktibo horien eskualdaketan, amortizazioan edo itzulketan esku hartzen duten finantza-erakundeek balorearen titularrari egotzi ahal zaion etekina kalkulatu beharko dute, eta horren berri jakinarazi beharko diete bai titularrari bai Zerga Administrazioari. Administrazio horri, orobat, lehen aipatutako eragiketetan esku hartzen duten pertsonei dagozkien datuak eman beharko dizkiote. Ogasun eta Finantzen foru diputatuak idatz-zati honetan araupetutako atxikipenak egiteko betebeharraren salbuespena benetan egiteko prozedura ezarri ahalko du. f) idatz-zati honetan aipatutakoa gorabehera, kreditu-etxeek eta gainerako finantza-erakundeek beren bezeroekin aurreko baloreen gaineko eragiketetan oinarritutako kontuen kontratuak egiten badituzte, kreditu-etxe eta gainerako finantza-erakundeok atxikipena egin beharko dute kontu horien titularrek lortutako etekinak direla eta. Era berean, kupoia mugaeguneratu aurre-aurreko 30 egunetan egindako finantza-aktiboen eskualdaketetan kupoi korrituaren baliokidea den prezioaren zatia ere atxikipenaren menpe geratuko da, honako betekizun hauek betez gero:

      • Eskuratzailea egoitza Espainiako lurraldean ez duen pertsona edo entitatea izatea edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa izatea.
      • Eskualdatutako baloreen ondoriozko etekin esplizituak eskuratzaileari begira atxiki beharretik salbuetsita egotea.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta zorizko, eskaintzazko eta apustuzko jokoen zehapen-, administrazio- eta zerga-alderdiak araupetu zituen otsailaren 25eko 16/1977 Errege Lege-Dekretuan ezarritakoaren babesean antolatutako jokoen ondorioz ematen diren sariak eta 300 euroko edo kopuru horretatik beherako atxikipen-oinarria dutenak.
  8. Hiri higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak, honelakorik gertatuz gero:
    • Etxebizitza enpresek beren enplegatuentzat alokatzen duenean.
    • Errentariak errentatzaileari ordaindutako errentak urteko 900 euro baino gehiago ez direnean.
    • Errentatzailearen jarduera apirilaren 30eko 1/1991 Foru Dekretu Arauemaileak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergako Tarifak onartzen dituenak, jasotako tarifen lehen atalaren 861 taldeko epigrafeetako batean sailkatuta dagoenean, edota, bestela, hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan emateko ahalbidetzen duen beste edozein epigraferen arabera tributatu beharra izanik, errentan edo azpierrentan ematen diren ondasun higiezinen katastroko balioari 861 taldeko epigrafeetan ezarritako kuota kalkulatzeko arauak aplikatuz zero kuota ateratzen ez denean.

      Ondorio horietarako, errentatzaileak betekizun hori betetzen duela frogatu beharko dio errentariari, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak ezartzen duen bezala bete ere.

  9. Akzio edo partaidetzen jaulkipen prima banatzearen ondoriozko etekinak eta kapitala ekarpenak itzuliz murriztearen ondoriozkoak, etekin horiek banatu ez diren mozkinen ondoriozkoak direnean izan ezik, Zergari buruzko Foru Arauko 43. artikuluko 2. paragrafoko a) idatz-zatian xedatzen denaren arabera.
  10. Enpresek borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetan, pentsio planetan, enpresako gizarte-aurreikuspeneko planetan edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetan egindako ekarpenak, araudi honetan ezarritakoaren arabera.
  11. Talde inbertsioko erakundeen partaidetza edo akzioak itzuli edo eskualdatuta lortutako ondare irabaziak, baldin eta, Zergaren Araudiari buruzko Foru Arauko 50. artikuluan ezarritakoaren arabera, konputatu behar ez badira, eta Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Araudiko 49. artikuluan araupetutako funtsen eta sozietateen partaidetzak edo akzioak itzulita edo eskualdatuta lortutakoak (araudi hori azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak onetsi zuen).
  12. Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 16. artikuluko 8. idatz-zatian eta Sozietateen gaineko Zergaren Araudia onetsi duen ekainaren 10eko 81/1997 Foru Dekretuko 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuta agerian jartzen diren errentak.
  13. Higiezinen merkatuko inbertsioetako sozietate anonimo kotizatuen araubidea aplikatzea hautatzen duten sozietateek banatzen dituzten dibidenduak.
Sozietateen gaineko zerga 203/2013 Foru Dekretua, zeinen bitartez onetsia baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudia 51. artikulua.

Jarduneko langileei akzioak edo partaidetzak ematea. Honakook ez dira egongo kontura sartu edo atxiki beharra jasan beharrean:

  1. Monetaren merkatuan interbentzioko tresna arautzailea diren Banco de España-k jaulkitako baloreen eta Altxorreko Letren etekinak.

    Hala ere, Altxor-letren gaineko eragiketetan oinarritutako kontuen kontratuak beren bezeroekin egiten dituzten kreditu-etxeek eta gainerako finantza-erakundeek kontu horien titularrek lortutako etekinei begirako atxikipena egin beharko dute.

  2. Kreditu ofizialarekiko Estatuaren maileguen kontraprestazio bezala Altxorraren aldeko eskubidea osatzen duten korrituak.
  3. Espainiako Bankuko erregistro berezietan izena emanda duten eta egoitza lurralde espainiarrean duten finantzazko kreditu-establezimenduen eta kreditu-etxeen sarrera osatzen duten maileguen komisioak eta korrituak.

    Aurreko salbuespena ez zaie aplikatuko obligazioen, bonuen edo nazioko edo atzerriko erakunde publikoek eta pribatuek jaulkitako beste titulu batzuen korrituei eta etekinei, baldin eta haiek aipatutako erakundeen balore-kartera osatzen badute.

  4. Industri Partaidetzen Estatuko Sozietateak kapitalean gehiengodun partaidetza duen sozietateekin egiten dituen, mailegu-, kreditu- edo aurrerakin-eragiketa aktibo eta pasiboen korrituak. Salbuespen hori ezin da zabaldu agirien, obligazioen, bonuen eta antzeko tituluen korrituetara.
  5. Balore-sozietateek Balore-merkatuari buruzkoa eta uztailaren 28koa den 24/1988 Legearen 63.2.c) artikuluan aipatuta dauden baloreen salerosketako eragiketei begira emandako kredituen ondorioz lortutako korrituak eta baloreen agentziek eta sozietateek baloreen agentziei eta sozietateei buruzkoa eta martxoaren 22koa den 276/1989 Erret Dekretuaren 21. artikuluaren 2. atalean aipatuta dauden gordailu- eta mailegu-eragiketa aktiboei begira jasotako korrituak.

    Era berean, ez da atxikipenik egin beharko baloreen-agentziek eta sozietateek finantzazko aukeren eta etorkizunen merkatuen kide bezala eragiteko osatutako bermeen kontraprestazioz jasotako korrituen gainean, aukera eta etorkizunen merkatu ofizialak araupetu dituen eta abenduaren 20koa den 1.814/1991 Erret Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan aipatuta dagoen eran.

  6. Obligazioak akzio bihurtzeko sariak.
  7. Akzioak edo partaidetzak jaulkitzeko saria banatzetik datozen errentak
  8. Egoitza Espainian duen sozietate matrize bati egoitza Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan duten eskumenpeko sozietatek emandako mozkinak, araudi honetako 57. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako atxikipenari dagokionez, baldin eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 13. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ezarritako betekizunak betetzen badira.
  9. Hiri higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak, honelakorik gertatuz gero:
    1. Etxebizitza enpresek beren enplegatuentzat alokatzea.
    2. Errentariak errentatzaileari ordaindutako errentak urteko 900 euro baino gehiago ez izatea.
    3. Errentatzailearen jarduera apirilaren 30eko 1/1991 Foru Dekretu Arauemaileak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergako Tarifak onartzen dituenak, jasotako tarifen lehen 48 atalaren 861 taldeko epigrafeetako batean sailkatuta dagoenean, edota, bestela, hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan emateko ahalbidetzen duen beste edozein epigraferen arabera tributatu beharra izanik, errentan edo azpierrentan ematen diren ondasun higiezinen katastroko balioari 861 taldeko epigrafeetan ezarritako kuota kalkulatzeko erregelak aplikatuz zero kuota ateratzen ez denean.

      Ondore horietarako, errentatzaileak betekizun hori betetzen duela frogatu beharko dio errentariari, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak ezartzen duen bezala.

    4. Etekinak Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 116. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren finantza-errentamenduko kontratuen ondoriozkoak izatea, kontratuon xedea hiri ondasun higiezinak badira.
  10. Espainiako edo Europako interes-elkarte baten eta beraren bazkideen artean eskatu ahal diren etekinak eta aldi baterako batasun baten eta beraren enpresa kideen artean eska daitezkeenak.
  11. Hipoteka-partaidetzen, maileguen eta titulizazio-fondoen sarrera osatzen duten beste eskubide batzuen etekinak.
  12. Egoitza Espainian duten finantza-establezimendu eta kreditu-etxeen atzerriko establezimendu iraunkorrek ordaindu edo abonatutako kanpoko kontuen etekinak.
  13. Espainiak izenpetutako nazioarteko itunben batean xedatutakoari jarraiki Zergan salbuetsita dauden erakundeei ordaindutako etekinak.
  14. Sozietate taldeen araubidean zergak ordaintzen dituen talde baten zati diren sozietateen artean ordaindutako etekin, korritu eta mozkinetako partaidetzak eta dibidenduak.
  15. Espainiako eta Europako ekonomia-intereseko elkartzeek eta aldi baterako enpresa-elkarteek ematen dituzten dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak, zergaren arau orokorren arabera tri- b utatu behar dutenak izan ezik, baldin eta dibidendu edo mozki- netako partaidetza horiek zerga-oinarriaren egozpena jasan behar duten bazkideei badagozkie eta entitatea Zergari buruzko Foru Arau- ko VI. tituluko III. kapituluko araubide berezian egon den zergaldietan sortu badira.
  16. Zergaren Foru Arauen 9. artikuluan, abenduaren 27ko 43/1995 Legearenean eta abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearenean aipatuta eta salbuetsita dauden erakundeek lortutako errentak. Espainiako eta Europako interes ekonomikoko elkartzeek eta enpresen aldi baterako batasunek banatutako dibidenduak edo mozkin-partaidetzak, erakundea Zergari buruzko Foru Arauko IV. eta V. kapituluetako araubide berezietan izan den zergaldietan sortu eta zerga-oinarriaren egozketa jasan behar duten bazkideei dagozkien Zergaren arau orokorren araberako kargapekoak izan ezik.

    Salbuetsitako erakundearen izaera zuzenbidean onartutako frogabideen bitartez egiaztatu ahalko da. Zerga-administrazioak salbuetsitako erakundetasuna kreditatzeko bide eta moduak ezarri ahalko ditu. Salbuetsitako erakundeek jasotako eta Estatuaren Herri Zorreko tituluetatik datozen etekinei begira kontura atxiki edo sartu beharretik benetan askatu ahal izateko prozedura zehaztu ahalko da. Erakunde horiek Zergaren Foru Arauen 9. artikuluan, abenduaren 27ko 43/1995 Legearenean eta abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearenean aipatuta daude.

  17. Zergaren Foru Arauaren 33. artikuluaren 2. atalean aipatuta dauden mozkinetako partaidetzak eta dibidenduak.

    Letra honetan xedatutakoaren ondoreetarako, erakunde hartzaileak atxiki behar duen erakundeari jakinarazi beharko dio artikulu horretan ezarritako beharkizunak bateratuta daudela. Jakinarazpen horretan sartuko dira, hartzailearen identifikazio-datuez gain, beharkizun horiek beteta daudelako frogagiriak.

  18. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek lortutako errentak, finantza-aktiboetatik datozenak, baldin eta honako beharkizunok betetzen badituzte:
    1. Kontuko idaztoharren bitartez ordezkatuta egotea.
    2. Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofizial batean negoziatzea.

      Hala ere, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutako kontuen kontratuak beren bezeroekin egiten dituzten kreditu-etxeek eta gainerako finantza-erakundeek kontu horien titularrek lortutako etekinei begirako atxikipena egin beharko dute. Letra honetan sartuta dauden baloreen korrituen ordainketa egiteko balio duten eta haien eskualdaketan, amortizazioan edo itzulketan esku hartzen duten finantza-erakundeek balorearen titularrari egotzi ahal zaion etekina kalkulatu beharko dute eta horren berri jakinarazi beharko diete bai titularrari bai Zerga-administrazioari. Administrazio horri eman beharko dizkiote lehen aipatutako eragiketetan esku hartzen duten pertsonei dagozkien datuak. Halaber, Zerga-administrazioak printzipalaren eta kupoien negoziazio bereiziaren baimenaren jomuga izan diren Herri Zorraren Baloreen bereizketei, eskualdaketei, berreraketei, itzulketei edo amortizazioei begira bitartekotu eta informatu beharra ezarri ahalko du. Balizko horietan, Idaztoharretako Herri Zorraren Merkatuaren erakunde kudeatzaileek titularrari egotzi ahal zaion etekina kalkulatu beharko dute eta horren berri jakinarazi beharko diete bai titularrari bai Zerga-administrazioari. Administrazio horri eman beharko diote balore horien gaineko eragiketetan esku hartzen duten pertsonei dagokien informazioa. Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaio letra honetan araupetutako atxikipen-bazterketa benetan egiteko prozedura ezartzeko.

  19. Aurreko artikuluaren 1. ataleko b) letran aipatuta dauden sariak, beraien atxikipen-oinarria 300,51 euro baino handiagoa ez bada.
  20. OCDEko kideak diren herrietako herri administrazioek jaulki duten zorraren emaitzako Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eskuratu dituzten errentak eta herri horietako merkatu arautuetan negoziatu diren finantza aktiboak.

    Hori gora-behera, beren bezeroekin aurreko paragrafoan aipatu diren finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritzen diren kontu kontratuak formalizatzen dituzten kreditu erakundeek atxikipenak egin behar dituzte eta gainerako finantza erakundeek kontu horien titularrek eskuratzen dituzten etekinetan. Letra honetan bildu diren korrituen ordainketa egiteko erabiliko diren finantza erakundeek, edota horien eskualdaketan, amortizazioan edo ordainketan jardungo dutenek, balorearen titularrari egotz dakiokeen etekina kalkulatu behar dute eta horren berri eman behar die hala titularrari nola zerga administrazioari eta, bigarren horri, aldi berean, arestian adierazi diren eragiketa horietan parte hartuko duten pertsonei buruzko datuak emango dizkie. Ogasuna eta Finantzak Saileko Foru Diputatuari ahalmena eman zaio letra honetan arautu den atxikipen salbuespena betearazteko.

  21. Talde inbertsioko erakundeen kapitalaren edo ondarearen adierazgarri diren akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzulita ondoren zehaztuko direnek lortutako errentak:
    1. Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen bidez araupetutako inbertsio fondo finantzieroek eta kapital aldakorreko inbertsio-sozietateek, baldin eta beraien kudeaketa- araudian edo estatutuetan ezarrita badago gutxieneko inbertsioa talde inbertsioko erakundeetan dituzten akzio eta partaidetzen ondarearen %50 baino gehiago izan behar dela (erakunde horiek Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Araudiko 36.1. artikuluko c) eta d) paragrafoetan azaltzen dira, eta araudia azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak onetsi zuen).
    2. Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen bidez araupetutako inbertsio fondo finantzieroek eta kapital aldakorreko inbertsio-sozietateek, 50 baldin eta beraien kudeaketa- araudian edo estatutuetan ezarrita badago gutxieneko inbertsioa Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Araudiko 3.3. artikuluko lehen tartekaduran araupetutako inbertsio fondo finantziero bakar batean duten ondarearen %80 baino gehiago izan behar dela (araudia azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak onetsi zuen).

      Letra honetan ezarritako atxikipen-salbuespena aplikatzeko, ezinbestekoa da inbertsio erakundea 1 eta 2. paragrafoetan ezarritako inbertsio motetarako Balore Merkatuko Nazio Batzordeak ezarritako kategoriakoa izatea; erakundeak horren berri eman behar du bere informazio-liburuxkan.

  22. Aseguru erakundeek pentsio planak aseguratzeko pentsioen fondoei ordaintzen dizkien zenbatekoak.
  23. Bizitza aseguruen hornikuntzak aktiboetan inbertituta egonez gero aktibo horiek aldatzetik lortzen diren errentak, aseguru-hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen badu.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa aplikatu dadin, talde-inbertsioko erakundeen kapital edo ondarearen ordezkari diren akzio edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzen direnean, aseguru erakundeek jakinarazi egin behar diete atxikipena egin behar duten erakundeei goian aipatutako inguruabar hori, alegia, aseguru-hartzaileak bere gain hartu duela inbertsioaren arriskua. Atxikipena egin behar duen erakundeak berriemate hori gorde egin behar du, behar bezala sinatuta.

  24. Abenduaren 5eko 9/1995 Foru Arauan (Onura Publikoko Elkarte eta Fundazioen Zerga Araubideei, eta Interes Orokorreko Jardueretan Partaidetza Pribatua bultzatzeko Zerga Pizgarriei buruzkoan) aipatzen diren erakundeek jasotzen dituzten errentak ez dira atxikiko ezta kontura ingresatuko, baldin eta errenta horiek kasu hauetakoren batean sartzen badira: erakundearen ondare higikor edo higiezinetik datoz, bere ondarearen ondasun edo eskubideen erosketa edo eskualdaketetatik (edozein titulutan) datoz, edo zergen arautegiaren arabera erakunde horiei atribuitu edo egotzi behar zaizkie eta aipatutako errentetatik datoz.
  25. Aseguru-erakundeen likidazioen ondorioz eta haiek ari diren lehiaketa-prozesuen ondorioz Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioak bere lege estatuko 24. artikuluko 1. idatz-zatiko hirugarren paragrafoan xedatutakoa dela bide lortzen dituen errentak; xedapen hori Espainiako Zuzenbidea bizi-aseguruak ez besteetan zerbitzua aske izateari eta aseguru pribatuen legeria eguneratzeari buruzko 88/357/CEE gidalerrora moldatu duen abenduaren 19ko 21/1990 Legeko laugarren artikuluan ageri da.
  26. Talde Inbertsioko Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen Araudiko 49. artikuluan araupetutako fondoen partaidetzak itzulita edo eskualdatuta lortutako errentak (araudi hori azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak onetsi zuen).
  27. Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak kudeatzen dituen Sozietateak baloreak kontu-idaztoharren bidez adierazteari eta burtsa eragiketak konpentsatu eta likidatzeari buruzko otsailaren 14ko 116/1992 Errege Dekretuko 57. artikuluan ezarritakoa betetzeko egindako balore maileguengatik jasotzen dituen ordainsariak eta eskubide ekonomikoen konpentsazioak.

    Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeak ez die atxikipenik aplikatu behar 57. artikuluan ezarritakoa betetzeko hartutako balore-maileguen ondorioz mailegu-hartzaileek (pertsona zein erakunde) ordaindutako kopuruei eta konpentsazioei. Nolanahi ere, errenta horiei bidezko atxikipena aplikatu behar die ordainketan tartekari aritzen den erakundeak, mailegu-emailearen zerga pertsonalari buruzko arautegian ezarritakoarekin bat etorriz; hori dela eta, eragiketa ez da hartuko ordainketa-tartekaritza soiltzat.

  28. Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 16. artikuluko 8. idatz-zatian eta foru dekretu honetako 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuta agerian jartzen diren errentak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali