www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002640

Nahitaezkoa da atxikitzaileak zergadunari egindako atxikipena jakinaraztea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

47/2014 Foru Dekretuaren 106. artikulua:

3. Kontura sartu behar duenak edo atxikitzaileak kontura egindako sarreren eta atxikipenen ziurtagiria eman behar dio zergadunari, baita zergadunari dagozkion gainerako datuena ere, baldin eta datuok aurreko atalean aipatuta dagoen urteko laburpenean sartu behar badira.
Ziurtagiri hori zergadunaren esku jarri behar da, zerga honen autolikidazioa aurkezteko epea ireki baino lehen.
Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, orobat, egoitza Espainian duten edo Espainian ordezkatuta dauden entitateek, besteren kontura atxikipenaren menpeko errentarik ordaintzen badute edo baloreen errenten kobrantza kudeatzen badute edo gordailuzainak badira

4. Ordaintzaileek, errentak ordaintzen dituzten unean, egin dieten atxikipena edo konturako sarrera jakinarazi behar diete zergadunei, eta aplikatu dieten portzentajea adierazi.

5. Artikulu honetan aipatutako aitorpenak eta ziurtagiriak Ogasun eta Finantzen foru diputatuak errenta mota bakoitzerako ezartzen dituen ereduetan, eran eta lekuan egingo dira. Era berean, foru diputatu horrek aitorpenetan sartu beharreko datuak zehaztu ahalko ditu.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharrak formalak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali