Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002636
Bat. Lanaren etekinen ziozko atxikipenak eta konturako sarrerak, honako kasu hauetan, lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak eskatuko ditu, bere arautegiari eutsiz:
Lanak edota zerbitzuak lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean egiten direnean, zerbitzuak Euskadin egiten direla uste izango da, aurkako frogarik ezean, baldin eta langilearen lantokia lurralde horretan badago.
Dena delako erakundeari, subjektu pasiboa den aldetik, bai Estatuak bai foru aldundiek Sozietateen gaineko Zerga eska diezaioketenean, atxikipena bi administrazioek egin ahal izango dute, lurralde bakoitzean egindako eragiketa-kopuruaren hein berean. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergarako azken aitorpen-likidazioan adierazitako proportzio bera aplikatuko da. Atxikipenok foru arautegiarekin edo arautegi erkidearekin bat etorriz eskatuko dira, erakunde ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko zein arautegi aplikatu behar zaion, foru arautegia edo arautegi erkidea, eta irizpide beraren arabera eskumena daukan administrazioko organoek egingo dute ikuskapena. Aurrekoa gorabehera, Zerga ordainarazteko eskumena daukan administrazioak ezarriko ditu aitorpen-likidazioa aurkezteko lekuari, erari eta epeari buruzko arauak.
Bi. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, honako atxikipen hauek Estatuko Administrazioak eskatuko ditu: Estatuko funtzionarioek eta lan-legepeko nahiz administrazio-legepeko langileek jasotzen dituzten ordainsarien gainekoak, ordainsari horiek aktiboak nahiz pasiboak izan.
Aurreko lerroaldean xedatu dena ez zaie aplikatuko erakunde autonomoetako eta enpresa-erakunde publikoetako funtzionario eta langileei.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.