www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002634

Nork egin behar du atxikipena nahitaez?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Atxikipena egin behar dute nahitaez (47/2014 Foru Dekretuaren 83. eta 203/2013 Foru Dekretuaren 52. artikulua):

  1. Egoiliarrak:
    1. Pertsona juridikoak eta erakundeak, errentak eratxikitzeko araubidearen barruan daudenak barne (adibidez, ondasunen eta jabeen erkidegoak).
    2. Enpresariak eta profesionariak, ekonomi jardueren ekitaldian ordaindutako errentei dagokienez.
  2. Ez egoiliarrak:
    1. Establezimendu iraunkorraren bidez dihardutenak.
    2. Ez badihardute establezimendu iraunkorraren bidez, soilik hauexei dagokienez:
      1. Ordaintzen dituzten laneko errentak.
      2. Atxikipenari lotutako beste errenta batzuk, ustiapen ekonomikoen gastu kengarriak direnak.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Atxikipenak egin behar dituztenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali