www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002537

Zehapen baten kontra errekurtsoa aurkeztuz gero, zorraren ordainketa bermatu behar da?



Zehapen baten aurka administrazioko errekurtso edo erreklamazioa jartzeak honako ondoreak ekarriko ditu:

  • Zehapenen betearazpena automatikoki etengo da, eta ez da zertan bermerik eman beharko administrazio-bidean irmoak izan arte.
  • Ez da berandutza-korriturik eskatuko administrazio-bidea agortzen duen ebazpenaren jakinarazpenak ordainketa nork bere borondatez egiteko epealdia amaitu arte igarotako denboragatik.
  • Zergapekoaren adostasunaren ondorioz aplikatu beharreko murrizketa galdu egingo da foru arau honetako 192. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zigorrak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali