saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002533

Edozein errekerimenduK preskripzioa hausten du?



Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUAren 84 artikuluan betebehar guztiak betetzen duten errekerimendu guztiek, hausten dute preskripzioa

184. Artikulua. Erantzukizun printzipioa zergen arloko arau-hausteei dagokienez.

  1. Foru arau honetako 34. artikuluko 3. idatz-zatian aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek eta erakundeek zehapena jaso ahal izango dute zergen arloko arau-hausteren baten erantzuleak direnean. Zergapekoek beti fede onez jarduten dutela pentsatuko da.
  2. Foru arauetan edo legeetan tipifikatutako ekintzek eta omisioek ez dute zergen arloko arau-hausteagatiko erantzukizunik ekarriko kasu hauetan:
    1. Zergen arloan jarduteko gaitasunik ez dutenek egiten dituztenean.
    2. Ezinbesteko karia gertatzen denean.
    3. Kolektibo baten erabakiaren ondorio direnean, botoa salbatu dutenentzat edo erabakia hartu den bileran izan ez direnentzat.
    4. Zerga-betebeharra betetzeko arreta nahikoarekin jarduten denean. Beste kasu batzuetan, zergapekoak arreta nahikoarekin jardun duela pentsatuko da aurkeztutako aitorpena egiazkoa eta osoa bada eta autolikidazioa edo aitorpena, aurkeztuz gero, arauak zentzuz interpretatuta egin badu.
      Zehazki, zergadunak arauak zentzuz interpretatu dituela pentsatuko da ondorengoen arabera jardun badu:
      1. Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren edo Administrazioarekiko auzibidearen epaitegi edo auzitegien ebazpenak, edo Konstituzio Auzitegiaren epaietako eta Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren auto eta epaietako doktrina, funtsean berdinak diren egitateak eta inguruabarrak gertatzen diren kasuei dagokienez.
      2. Zerga Administrazioak ondokoetan adierazitako irizpideak:
        • aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko ereduetako eta laguntza-eskuliburuetako jarraibideak;
        • foru arau honetako 83. artikuluan aipatutako zabalkundea eta komunikazioak;
        • beste zergapekoek aurkeztutako zergei buruzko galderen (foru arau honetako 85. artikulua) erantzunak, galderan azaldutako kasuko inguruabarrak bat datozenean eta ondorioz Zerga Administrazioak emandako irizpideak aplikagarritzat jo daitezkeenean, baldin eta bien bitartean aldatu ez badira.
    5. Zerga-betebeharrak betetzeko Administrazioak eskaintzen dituen programa informatikoen akatsen ondoriozkoak direnean.
  3. Zerga Administrazioak eskatu baino lehen aitorpena edo autolikidazioa borondatez aurkeztuta zerga-egoera erregularizatzen duten zergapekoak ez dira izango zergen arloan egindako arau-hausteen erantzuleak.
    Halaber, oker aurkeztutako aitorpena, autolikidazioa eta eskaera Zerga Administrazioak errekerimendurik egin gabe euren borondatez zuzentzen duten zergapekoek ere ez dute izango inolako erantzukizunik hura aurkeztean egindako zergen arloko arau-hausteengatik. Aurreko paragrafoetan xedatutakoa eragotzi gabe, aitorpen, autolikidazio edo eskaeraren bat oker edo berandu egiteagatik bidezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira eta horrek berekin dakarren arau-haustearengatik zehapena ezarriko.
  4. Foru arau honetan xedatutakoaren ondoreetarako, aurretiazko errekerimendutzat hartuko dira zergapekoen zerga-zorra aintzatesteko, erregularizatzeko, egiaztatzeko, ikuskatzeko, ziurtatzeko edo likidatzeko egiten diren administrazio-jarduketa guztiak, zergapekoei jakinarazita eginez gero.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Preskripzioa eta iraungipena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali