www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002532

Noiz sortzen dira berandutza-interesak?



Berandutza-interesak ordainketa atzeratzen den aldi osoan sortuko dira eta zerga-kuotaren edo konturako ordainketaren edo bidegabe kobratutako itzulketaren zenbatekoaren gainean kalkulatuko dira, edo, bidezkoa denean, Foru Arau honen 56 artikuluaren 2. idaz-zatiaren d) letran aipatutako errekarguen eta zehapenen zenbatekoaren gainean.

Autolikidazioak zergaren arautegian ezarritako epea amaitutakoan aurkezten badira, ez dira berandutza-interesak eskatuko baldin eta aurretiazko errekerimendurik gabe eta epea amaitu ondorengo sei hiletan ordaindurik aurkezten badira autolikidazioak.

Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorreko 26.2 eta .7 artikulua

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali