www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002524

Zor bat ordainarazteko aldia hasi bada eta zordunak ordainketa geroratzeko eskatu badu, Administrazioak ekin diezaioke premiamendu-prozedura bati (edo hasitako batekin jarraitu)?



Geroratzeko eskabidea ordainarazpen-aldian aurkezten bada, zerga-bilketako prozedura ez da etengo. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluan ezarritako epea amaitu baino lehen aurkezten bada eskabidea, ez zaio ekingo zordunaren ondarearen kontrako exekuzioari, eta errekargu exekutiboa eskatu ahal izango da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali