www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002523

Zer eragiten du zor bat geroratzeko eskaerak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01

  • Geroratzeko eskabidea borondatez ordaintzeko epealdian aurkezten bada etaepealdi horretan eskabidea ebazten ez bada, ez da hasiko betearazpen-aldirik; nolanahi ere, bidezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartu ahal izango dira.
  • Geroratzeko eskabidea ordainarazpen-aldian aurkezten bada, zerga-bilketako
    prozedura ez da etengo. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluan ezarritako epea amaitu baino lehen aurkezten bada eskabidea, ez zaio ekingo zordunaren ondarearen kontrako exekuzioari, eta errekargu exekutiboa eskatu ahal izango da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali