Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002520
Autolikidazioak ordaintzeko moduak:
Ordainketa finantza erakundeen bulegoetan egin daiteke, arte eredua aurkezteko epealdia amaitutakoan ere. Salbuespena: Bilbon egingo da Oinordetza eta Dohaintzen ereduen ordainketa, ordainketa-gutun bat jaulkiko du une horretan bertan, eta aurkezleari emango dio; gutun horren bidez, aurkezleak edozein finantza-erakunde laguntzailetan egin ahal izango du ordainketa.
Ordainketa www.bizkaia.eus webguneko "On line ordainketak" atalaren bidez ere egin ahal izango da, zerbitzuari atxikitako finantza-erakundeen edozein ordainketa-txartelekin.
Eredua edo inprimakia aurkeztuta. Zati bat ordaindu nahi izanez gero, Ogasunaren bulego batera joan behar da eta ordainagiri partziala eskuratu (V10 eredua).
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea beharrezkoa da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.