Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002512
Baldin eta erakunde gordailuzain batean gutxienez kontu baten edo irekitako gordailu baten berri badu administrazioak, bahitura eginbidearen bidez bahituko da dirua, eta horren barruan sartuko dira zordunak erakunde horretan izan ditzakeen saldo guztiak, kontu bakoitzaren identifikazio-datuak eta egoera zehaztu beharrik gabe, borondatezko epealdian ordaindu ez den zorraren zenbatekora iritsi arte, gehi premiamendu-errekargua, interesak eta, hala denean, premiamendu-prozeduraren kostuak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.