Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002512
Baldin eta erakunde gordailuzaineko bulego batean gutxienez kontu baten edo irekitako gordailu baten berri badu administrazioak, bahitura eginbidearen bidez bahituko da dirua, eta horren barruan sartuko dira zordunak bulego horretan izan ditzakeen saldo guztiak, administrazioak kontu bakoitzaren identifikazio-datuak ezagutu zein ez, borondatezko epealdian ordaindu ez den zorraren zenbatekora iritsi arte, gehi premiamendu-errekargua, interesak eta, hala denean, premiamendu-prozeduraren kostuak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.