Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002498
Orubearen balioaren gainean ordainduko du. Gerta daiteke Udalak % 50 eta % 90 arteko hobariak ematea erabakitzea. Hobari horren epea obrak hasi direnetik amaitu artekoak izango da eta gehieneko epea 3 zergaldikoa izango da.
Katastroak baja eman dio eraikinari eraiste-ziurtagiriaren datarekin. Eraikinari baja ematean, orube bati alta ematen zaio, beste katastro-balio batekin. Orubeak urtarrilaren 1etik ordaintzen du alta emanda dagoela. Eraikitzen denean, eta obra ofizialaren amaiera-datarekin, eraikin berriari alta ematen zaio katastroan. Hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera, OHZk eraikin berria ordainduko du.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.