Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002493
Zerbitzu horiek zergaren mende egongo dira, eta zerga ordaintzetik salbuetsita, baldin eta gaixotasun bat diagnostikatzeko, prebenitzeko edo tratatzeko eman badira. Eta horrela izango da, merkataritzako sozietate baten bitartez eman badira ere. Aitzitik, nahiz eta osasun-langileek edo medikuek eman, zerbitzu horiek gaixotasunen diagnostikoa, prebentzioa edo tratamendua helburu izan beharrean, helburu estetikoak dituztenean, ez dira salbuetsita egongo, eta %21eko zerga-tasa ordaindu beharko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.