www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002483

Zerga-aholkularitza bateko abokatu batek beste aholkulari bati eskualdatu dio bere enpresa-ondarea. Zergaren mende al dago eragiketa? Zer gertatuko litzateke, bulego bat besterik ez balu errentan emango?



Lehen kasuan, eragiketa ez da BEZaren mende egongo, batasun ekonomiko autonomo bat besterendu baitu, bere bitarteko propioez jarduera ekonomiko edo profesionala garatzeko gai dena. Horregatik, hartzaileak jarduera bera egiteak ez du garrantzirik; baina egiaztatu beharko du jarduera bat garatzeko asmoa duela.

Bigarren kasuan, badirudi ez dela batasun ekonomiko autonomo bat eskualdatu. Horregatik, ondare-elementu bakoitza ematea zergaren mende egongo da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali