www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002482

Ekonomista, zerga-aholkulari eta kontulari batek ibilgailu bat erosi du. Ibilgailua lanerako erabiltzen du, larunbat eta igandeetan izan ezik. Kendu ahal ditu ibilgailua erostean ordaindu zuen kuota eta ibilgailua konpontzeko kuotak, erregaiarena, etab.?



Ibilgailuen lanerako erabilera %50ekoa dela joko da, %100ekoa dela frogatu ezean. Dena den, hasieran aplikatutako ehunekoak erregularizatu ahal izango ditu, ibilgailu horien lanerako erabileraren ehunekoa beste bat izan dela frogatzen badu.

Konponketa-lanak, erregaiak, autobideak eta abar ordaintzeko kuotei dagokienez, lotutako ibilgailuaren kasuan aplikatzen den irizpide bera aplikatuko da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali