www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002481

Arkitekto dihardun profesional batek bulego profesionala bere ohiko bizitza ez den toki batean dauka. Bulegoko altzari batzuk saldu ditu; besteak beste, lanerako erabiltzeaz gain, beste kontu batzuetarako ere erabiltzen zuen ordenagailua. BEZaren mende al daude salmenta horiek?



Altzari-salmenta hori BEZaren mende dago, jarduerari lotutako ondare-elementuak saldu baitira.

Ordenagailua saltzeari dagokionez, lanerako eta kontu pertsonalerako erabili duenez, ezin izango du erosketan jasanarazitako BEZa kendu, erabilera pertsonala osagarria eta garrantzirik gabea izan dela frogatu ezean. Azken kasu horretan, salmenta BEZaren mende egon arren, BEZa ordaintzetik salbuetsita dago.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali