Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002479
Lan horiek eraikuntzaren sustatzaileak berak kontratu ditu (Koldok); hortaz, zerga-tasa murriztua ordaindu behar dute, alegia, %10. Lan horiek, ordea, obra osoa amaitu ondoren egiten badira, zerga-tasa %21 izango da, honako kasu hauetan izan ezik (zerga-tasa %10 izango baita): obra bukatu zutenetik bi urte igaro badira, jabeak eraikuntza etxebizitza gisa erabiltzen baldin badu, lanak egiten dituen pertsonak ez badu materialik eskuratu, edo eskuratutako materialen balioak ez badu eragiketaren zerga-oinarriaren %44 gainditzen (%33 12/09/01a baino lehen).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.