www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002477
Igeltsero bat kontratatu du partikular batek, etxebizitzako teilatuak konpontzeko. Etxearen jabeak erosi zituen konponketa egiteko materialak. Nola ordaindu behar da BEZa eragiketa horretan?
Etxebizitzetan edo etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikuntzen esparruetan egindako igeltserotza-lanengatik, eta, oro har, berritze- eta konpontze-lanengatik %10eko zerga-tasa murriztua ordaindu behar da, betiere, honako baldintza hauek betetzen badira:
- Hartzaileak jabeen erkidego bat edo pertsona fisikoa izan behar du, ezin du enpresari edo profesional gisa jardun, eta eraikuntza etxebizitza moduan erabili behar du.
- Etxebizitzaren eraikuntzak edo birgaitze-lanek bukatuta egon behar dute, konponketa-lanak hasi baino gutxienez bi urte lehenago.
- Lanak egiten dituen pertsonak ezin du materialik jarri; eta jartzen baditu, materialen kostuak ezin du eragiketaren zerga-oinarriaren %40 gainditu (12/09/01 aurrean %33).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli