www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002473
Zurgintza metalikoan diharduen enpresari batek salgaiak 2012ko otsailaren 1ean saldu zituen, baina ez zuen faktura igorri. 2013ko martxoaren 16an, bere fitxategiak errepasatzen ari zela, eragiketa horren faktura igorri ez zuela eta erosleari BEZa jasanarazi ez ziola ohartu zen. Bidezkoa al da une horretan faktura igortzea eta bezeroari BEZA jasanaraztea?
Ez, BEZa jasanarazteko eskubidea BEZa sortu eta urtebetea pasa ondoren galduko duelako. Ondasun-emate horretan ondasunak eskuratzaileari eman zizkioten unean BEZa sortu zela joko da, alegia, 2012ko otsailaren 1ean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli