www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002469

BEZaren subjektu pasibo batek araubide orokorra aplikatzeari utzi eta araubide erraztua aplikatzeari ekin dio. Erregularizatu behar al ditu aldaketaren data baino lehen egin zituen ondasun-inbertsioen eskuraketen kenketak?



Ez. Araubide erraztuan aktibo finkoak eskuratzegatik edo inportatzeagatik jasan edo ordaindu diren kuotak arau orokorren arabera kendu ahal dira, alegia, kuota horiek likidatu diren denboraldiari dagokion aitorpen-likidazioan edo hurrengoetan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali