www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002467

Zergadun batek instalazio- eta muntaketa-lanetan dihardu araubide erraztuan. Frantziako enpresa batekin kontratu bat sinatu du, hainbat material elektriko erosteko. Eskaera egin duenean, zenbatekoaren zati bat sartu du saltzailearen banku-kontuan. Noiz sortu da BEZa?



Batasunaren barneko ondasun-ematea da, eta ondasunak entregatu arte ez da eragiketa horren BEZa sortuko. Estatu barruko eragiketetan ez bezala, kasu honetan aldez aurretik ordaintzeak ez dakar ondorioz BEZa sortzea edo jasanaraztea.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali