Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002462
Ez, araubide erraztuaren ukapenak gutxienez hiru urte iraungo baitu.
Epe hori igarota, araubide hori berriro aplikatu nahi badu, ukapena berariaz baliogabetu beharko du ondoreak sortu behar dituen urte naturala hasi aurretiko abenduan. Berariaz baliogabetzen ez badu, ukapena aplikagarria izan daitekeen hurrengo urtera arte luzatu egin dela joko da, eta horrela gertatuko da urte bakoitzean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.