www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002461

Argiketari batek martxoaren 20an ekin zion jarduerari, eta maiatzaren 25ean uko egin zion araubide erraztuari. Baliozkoa al da ukapen hori?



Ez. Zergaren arauen arabera, ukapena egin behar da jardueraren hasierako aitorpena aurkezten denean, edo araubide orokorrak ondoreak sortu behar dituen urte naturaleko lehen hiruhilekoari dagokion aitorpen-likidazioa aurkezten denean.

Era berean, jarduerari ekin badio, subjektu pasiboak jarduera hasi ondoren aurkeztu beharreko lehen aitorpen-deklarazioa araubide orokorraren araberako epean aurkezten duenean joko da ukapena egin duela. Kasu horretan, aitorpena apirilaren 1etik 25era arte aurkeztu beharko zuen.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali