www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002458

Demagun zergadun batek BEZaren Araudiaren 37. artikuluan jasotako jardueretako batean diharduela. BEZaren araubide erraztua aplikatu nahi badu, eskatu egin behar du?



Ez. Araubide erraztu berezia borondatezkoa da, baina BEZ Foru Arauaren 122. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak betetzen dituzten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, baldin eta zergaren araudiaren 33. artikuluan zehaztutako eran araubide horri uko egin ez badiote.

Gogoratu behar da, 2013n ukatu edo ukapena baliogabetu egin nahi izanez gero, 2013ko apirilaren 25era arteko epea dagoela, araubide orokorrak ondoreak sortu behar dituen urte naturaleko lehen hiruhilekoari dagokion aitorpen-likidazioa epean aurkezten denean


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali