Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002456
Bi jarduera ezberdin egiten dituenez –bata araubide erraztuan; eta bestea BEZaren araubide orokorrean–, jasotako fakturen erregistro-liburu bat eduki beharko du, eta bertan, behar bezala bereizita, sektore bakoitzari dagozkion erosketen fakturak agerraraziko ditu.
Aplikatutako indize, zeinu eta modulu guztien frogagiriak gorde beharko ditu. Indize edo modulu horiek eragiketen bolumenaren arabera zehazten diren jardueren kasuetan, erregistro-liburu batean jaso beharko ditu jarduera horiei lotutako eragiketak.
Era berean, BEZ Foru Arauaren 123. artikuluko lehen ataleko bigarren paragrafoan jasotako Batasunaren barruko erosketak, subjektu pasiboaren inbertsioak eta aktibo finkoen eskualdaketak egin baldin baditu, jaso dituen fakturak eta BEZaren likidazioak dituzten agiriak gorde beharko ditu, dataren arabera sailkatuta.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.