saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002455

Araubide erraztu berezia aukeratzea Zergadun batek iturgintzan dihardu. Zer aukera ditu, BEZa ordaintzeko?

Araubide orokorreko zergak ordainduko ditu, edo kasuan kasu, araubide erraztu berezikoak. Araubide erraztu berezia aukeratuz gero, honako baldintza hauek bete behar dira:

  1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan errentak emateko erregimenean dauden pertsona fisikoak edo erakundeak izatea. Erakundeak badira, bazkide, oinordeko, erkide edo parte-hartzaile guztiek pertsona fisikoak izan behar dute.
  2. Araubide hori arautzen duen Foru Aginduan jasota dauden jardueretako bat egitea, beti ere, jarduera horietarako ezarritako mugak gainditu gabe.
  3. Aurreko urteko sarreren kopurua honako zenbateko hauek baino handiagoa ez izatea:
    • Jardueren zenbatekoa guztira: 450.000 euro, urtean.
    • Zehaztu diren nekazaritzako, basoko eta abeltzaintzako jardueren zenbatekoa guztira: 300.000 euro, urtean.
    • Honako jarduera hauek besterik ez da zenbatuko:
      1. Erregistro-liburuetan jaso behar direnak
      2. Faktura igortzeko eskatzen dutenak. Honako hauek ez dira aintzat hartuko: ondasun higiezinen behin-behineko emateak, emaileak inbertsio-ondasuntzat hartzen dituen emateak, ez-ohiko finantza-eragiketak; ondasun higiezinen alokairuak, baldin eta PFEZn jasota dauden enpresa-jardueretako bat osatzen ez badute.
      3. Garatu diren jarduera ekonomiko guztietarako erosi edo inportatu diren ondasunen eta zerbitzuen zenbatekoa guztira gehienez 300.000 euro izatea (BEZa ez barne). Muga horren barruan kontuan hartuko dira azpikontratatu diren obra eta zerbitzuak. Muga horretatik kanpo utziko dira ibilgetuen eskuraketak.
      4. Araubide horri uko egin ez izana.
      5. Zergadunak garatzen dituen jarduerak ezin dira PFEZn zuzeneko zenbatespenean egon edo, sarreran azaldu dena kontuan hartuta, araubide erraztuarekin bateraezinak diren BEZaren araubideetan ere ez.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eraikuntza-gremioak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali