www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002450

Zergadun bat farmazia baten jabea da, eta baliokidetasun-errekarguaren barnean dago. Negozioa eskualdatu du, baina lokalaren jabetza gorde, eta alokairuan eman dio erosleari. BEZa likidatu eta ordaindu behar du eskualdatze horrengatik?



BEZFAren 7. artikuluaren indarrean dagoen idazkuntzan, honako negozio-eskualdaketa hauek ez daude zergaren mende: “elementu gorpuzdunen multzoaren eskualdaketa, edo, hala dagokionean, elementu gorpuzgabeena, subjektu pasiboaren enpresa- edo lanbide-ondarearen zati direlarik, bere bitarteko propioen bidez enpresa- edo lanbide-jarduera bat garatzeko gai den batasun ekonomiko autonomoa eratzen dutenak”.Hori dela eta, eskualdatzea ez dago zergari lotuta, nahiz eta lokalaren jabetza ez besterendu.

Lokalaren alokatzeari dagokionez, errentariak enpresaritzat hartuko da, eta maizterrari jasanarazi beharko dio araubide orokorraren araberako alokairu-tasa.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali