www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002449

Zergadun bat txikizkako merkataria da, eta baliokidetasun-errekarguaren araubidean dago. Negozioaren zati bat besterendu du, besteak beste, merkataritza-funtsa. Eskualdatze hori egiteko, BEZa likidatu eta ordaindu behar du?



Bere baliabideen bitartez enpresa- edo lanbide-jarduera bat garatzeko gai den batasun ekonomiko autonomo bat besterendu ez duenez, ezin da aplikatu BEZFAren 7.1 artikuluan ezarrita dagoen zergari lotura-eza. Bestalde, merkataritza-funtsa besterentzea bere jardueran esklusiboa den eskubidetzat har daiteke, horregatik, funtsa besterentzeagatik ez du zerga jasanarazirik likidatu edo ordaindu behar.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali