Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002446
Erlojuak saltzen baditu, baliokidetasun-errekarguaren araubidea erabil dezake; betiere, erlojuak urrez edo platinoz eginda ez baldin badaude, edo harri bitxiak ez badituzte. Erlojuak konpontzeko jarduera, ordea, ez dago baliokidetasun-errekarguaren araubidearen barnean, ondasun higigarrien edo aziendaren salmenta ez baita. Zerbitzuak ematen ditu, eta hartara, araubide orokorreko zergak ordaindu beharko ditu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.