Zein kuota kendu ahal ditu enpresari batek, baldin eta bi jarduera egiten baditu: bata araubide erraztuan, eta bestea baliokidetasun-errekarguaren araubidean?
Araubide erraztuan dagoen jarduera-sektorean erabilitako ondasun eta zerbitzuak eskuratzeagatik edo inportatzeagatik jasan edo ordaindu dituen kuotak kendu ahal izango ditu, araubide erraztuaren arauekin bat etorrita.
Baliokidetasun-errekarguan dagoen jarduera-sektorean erabilitako ondasun edo zerbitzuei lotutako kuotak ezin izango ditu inola ere kendu.
Jardueraren bi sektoreetan erabilitako ondasun eta zerbitzuengatik jasan edo ordaindu dituen kuoten %50 kendu ahal izango du, araubide erraztuaren ondorioetarako.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.