www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002439

Txikizkako merkatari batek baliokidetasun errekarguaren araubide berezitik atera da, betekizunak betetzen ez baititu. Zein betebehar ditu? Kendu ahal du zenbatekoren bat?



Araubidetik atera zen aurretiko egunean zituen izakinen inbentarioa egin behar du, eta Foru Ogasunean aurkeztu 15 eguneko epean, uzte-egunetik zenbatzen hasita.

Subjektu pasiboak uzte-egunean inbentariatu zituen izakinen eskuraketaren balioari (BEZa eta errekargua ez barne) aplikatu beharko dizkio uzte-egunean indarrean zeuden zerga-tasa eta errekargua; hori egin ondoren ateratzen den kuota kendu ahal izango du. Kenketa hori aplikatuko da araubide berezia utzi duen denboraldiari dagokion aitorpen-deklarazioan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali