www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002435

Demagun txikizkako merkatari zergadun batek BEZaren beste subjektu pasiboei egin dizkien salmentek 2011ko apirilean bolumen osoaren %20 gainditu dutela, eta merkatariaren jarduera PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubidearen barnean dagoela. Zein araubide aplikatuko zaio, BEZa ordaintzeko?



%20ko eskakizuna ez zaie aplikatzen zergadunei, baldin eta beren jarduera PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubidearen barnean badago. Horregatik, zergadunak gainerako eskakizunak bete baditu, baliokidetasun-errekarguaren barnean jarraituko du. PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubideari uko egiten baldin badio, BEZa araubide orokorraren araberako zergak ordainduko ditu, baina kasu horretan baino ez.

BEZaren Foru Arauako 149.2.b artikulua (770 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali