www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002434

Nork du araubide horretan baliokidetasun-errekargua ordaintzeko eta jasanarazteko betebeharra?



Araubide berezi horretan zerga-egitatea ez da txikizkako merkatariek beren bezeroei egiten dieten salmenta, baizik eta hornitzaileek txikizkako merkatariei egiten dietena. Horregatik, honako hauek dira errekargua jasanarazteko eta ordaintzeko betebeharra dutenak:

  1. Zergaren subjektu pasiboak. Hala ere, honako hauek salbuetsita daude: araubide berezian daudenak edo nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezian daudenak, betiere, baldin eta eskuratzaileari –baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoenari– ondasun higigarrien edo aziendaren emate zergapetuak eta ez-salbuetsiak egiten badizkiote.
  2. Txikizkako merkataria bera, baldin eta Europako Batasunaren barruko ondasunak eskuratzen edo inportatzen baditu, BEZ Foru Arauaren 84.1.2 artikuluan (770 KB)jasotako kasuekin batera.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali