www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002433

Zergadun bat zapata-denda baten jabea da. Beste batzuei erositako zapatak saltzen dizkie azken bezeroei. Nola ordaindu beharko du BEZa?



Baliokidetasun-errekarguaren araudi bereziaren araberako zergak ordaindu beharko ditu. Araubide hori nahitaez aplikatu behar dute ondoko baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboek:

  • Txikizkako merkatariak pertsona fisikoak izatea
  • Araubidetik kanpo dauden salgaiak ez merkaturatzea.
  • Salgaiek fabrikazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesurik jasan ez izana.
  • Zergaren beste subjektu pasiboei entregatu dietena gehienez kopuru osoaren %20 izatea, jarduera zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubidean jasota ez dagoenean.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali